Amets, Oñatiko Ford Zerbitzu Ofiziala (Gipuzkoa)

Zerbitzuak

Ford Service

Saldu ostekoetan prezio eta zaintzarik onena eskaintzen dizugu zure ibilgailuan, izan ere, inork ez dizu zainduko guk bezala zure Ford autoa. Ordua eskatzeko, eskatu ezazu web orri honen bidez edo Bezeroarentzako Arreta Telefonora deituz.

Zure Ford ibilgailuaren mantentze lana

Ford ibilgailu bat erosten duzunean, epe luzeko harreman baten hasiera da. Zure ibilgailuari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, behar duzun guztian lantzera konprometitzen gara. Ford-ek bere bezero guztiak zaintzen ditu, eskura jarriz, prezio egokidun kalitate handiko ordezko piezak, eta zure ibilgailu modeloa zein den eta zer behar duen ongi dakien langile zerbitzu kualifikatua.

Konponketa mekanikoak

Zure ibilgailua aztertu edo konpondu behar duzunean, jarri zure ibilgailua Ford Tailer Baimenduko adituen esku. Gure mekanikariek prestakuntza espezifikoa jaso dute, zure ibilgailuak behar duen edozein azterketa zein konponketa egin ahal izateko; jatorrizko Ford ordezko piezak erabiltzen dituzte, oso prezio lehiakorretan.

Zure ibilgailuak urte batzuk baditu, Ford Service-k eskaintza erakargarriak proposatzen dizkizu; ikuskatze lan zehatzak eta prebentzioko mantentze lanak, arrazoizko prezioetan.

Jatorrizko Ford ordezko piezak

Ford-ek 100 urtetik gorako esperientzia du automobilen fabrikazioan, eta horregatik dakigu zein garrantzitsua den zure Ford ibilgailuak %100 Ford izaten jarraitzea. Hala, jatorrizko ordezko piezak erabiltzen ditugu, gure ibilgailuak fabrikatzeko eskatzen ditugunak hemen ere errespetatuz.

Ford Protect-ek bere estaldura handitzen du

Ford-en badakigu jakin zure autoa eta familia babestea dela garrantzitsuena. Horregatik, orain zure eskura jartzen dugu Ford Protect, hobeto babesteko zure ibilgailuaren beste elementu bat gehiago, eta hemendik aurrera zure autoa zaintzeko eta denbora tarte handiagoan seguru bidaiatzeko modurik errazena izango da.

Hagunak eta pneumatikoak

Ford-ek pneumatiko fabrikatzaile nagusiekin kolaboratzen du, kalitaterik onena eta segurtasun eskakizun zorrotzenak eskaintzeko. Hala, zure eskura jartzen ditugu gama handiko eta prestazio altuko pneumatikoak, bai eta zure ibilgailuarentzat soluziorik egokiena aurkitzeko kalitateko beste marka batzuk ere.

Zure segurtasuna eta zure autokideen segurtasuna

Gidatzen ari zarela, pneumatikoa da errepidearekiko kontaktu puntu bakarra da. Pneumatiko bakoitzak, gutxi gorabehera, esku baten tamainako kontaktu azalera du galtzadarekiko. Hortaz, funtsezkoa da pneumatiko egokiak erabiltzea, gehienezko segurtasuna bermatzeko. Bost arrazoi on aipatu ditugu zure Tailer Baimenduan pneumatikoen gaineko ikuskatze profesional bat hitzartzeko.

Ford ibilgailuetan bidaia bakoitzean zure ongizatea zaintzeko diseinatu diren segurtasun ezaugarridun gama bat daukazu. Eroso eta babestuta sentitu zaitezen, ezaugarri horien etekinik handiena erdiesteko jarraitu orri hauek diotena.

Segurtasunari buruzko informazio zehatza aurkitzen ez baduzu hemen, etorri Ford-AMETS Zerbitzu Ofizialera behar duzun informazioa jasotzera.